Jon Jaunarenak profesionaletako bere lehendabiziko txapela jantzi du

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Jon Jaunarena eta Mikel Olazabal, bigarren mailako binakako pilota txapelketako eskualdeko protagonistak. Diario Noticias

Ceciliorekin bikotea osatuz, 22-14 irabazi diote Olazabal eta Larrinagari

Leitza ala Areso. Jon Jaunarena ala Mikel Olazabal. Hurbileko bi herri eta bi pilotari gazte aurrez aurre, baina txapel bakarra zegoen jokoan, eta azkenean, Lei­tzara joan da. Jon Jaunarenak irabazi du Eskuz Binakako bigarren mailako pilota txapelketa Cecilio lagun duela, eta honenbestez, profesionaletako bere lehendabiziko txapela lortu du, 2010eko abenduan debutatu zuenetik­ hamasei hilabetera.

Apirilaren 28an jokatu zen bigarren mailako finala Iruñeko Labrit pilotalekuan eta txapelketan hiru alditan aurrez­ aurre izan diren Mikel Olazabal aresoarra eta Larrinaga bizkaitarra izan zituzten aurkari Jaunarenak eta Ceciliok. Leitzarra eta errio­xa­rra ziren faboritoak, txapelketako aurreko bi partidetan ere irabazi egin zutelako, eta finalean ere ez zuten hutsik­ egin, 22-14ko markagailuarekin irabazi bai­tzuten. Partida hasiera nahiko orekatua izan bazen ere, gerora, leitza-rra eta errioxarra gailendu ziren.

Txapela familiari, lagunei eta neska-lagunari eskaini zion Jaunarenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun