Hastear da Leitzako XXXV. Kultur Aroa. 35 urte LeitzakoKultur Taldeak, gaur egun ALKE, kultur jarduerak eta egitarauak lantzen eta eskaintzen. Lehen eta orain ere dozenaka boluntarioen lanari esker eta herritarren laguntzarekin osatu da egitarau zabala.
Maiatzaren 18an, ostiral arratsaldeko 20:00etan Aurreran, Ritxi Lizartzak “Hitanoa eta generoa” hitzaldia eskainiko du.
Maiatzaren 19an, larunbat goizean, txirrindularitza eta eskalada izanen dira haurrentzat Mendibil Taldearen eskutik. Arratsaldean, berriz, Gazte Eguna ospatuko da eta Atekabeltzen ekimen eta kontzertuak izanen dira. Hasteko, eguerdian, Goazen Plazara! ekimenarekin bat eginen dute Atekabeltzekoek. 14:00etan bazkaria izanen da: entsalada, makarroiak boloñesa erara, postrea, kafea eta kopa. Txartelak 8 eurotan salgai daude Torren. 16:00etan karrito-joku-karaoke-eramangarrik izanen dira. 20:00etan luntxa eta kontzertuak.
Maiatzaren 20an, larunbat eguerdiko 12:00etan organo kontzertua eskainiko dute elizan Iosu Larrunbe eta Raul del Toro ikasleek. 19:00etan Hil arte bizi antzezlana ikusgai izanen da zineman.
Maiatzaren 21ean, astelehen arratsaldeko 20:00etan, Gustatzen zait... Ausartuko naiz, erotika aurkituz sexuari buruz tailerra eskainiko dute Atekabeltzen Sonia Mendez eta Irantzu Eskuderok.
Maiatzaren 22an, astearte arratsaldeko 19:30ean, Marta Maitea Jose Mari Sestorainek itzulitako liburuaren aurkezpena eginen da liburutegian.
Maiatzaren 23an, asteazken arratsaldeko 20:00etan, Sorginen ehiza hitzaldia emanen du Atekabeltzen Amaia Nausirekin.
Maiartzaren 24an, ostegun goizeko 10:00etan 1512ko konkista euskaldunen historian hitzaldia eskainiko du Amazabal institutuan Beñi Agirrek. Arratseko 20:00etan, berriz, Nora goaz? Biharko gizarteaz, etorkizuneko bizimoduaz hitzaldia eskainiko du Aurreran Joseba Azkarragak.
Maiatzaren 25ean, ostiral arratsaldeko 17:30ean Erleta eskolako haurrekin, dantza garaikidea eta antzerkia izanen da zineman, Josune Zabala eta Jone Gorostarzuk zuzenduta. Gauerditik aurrera La jodedera taldearen kontzertua izanen da Torrean.
Maiatzaren 26an, larunbat goizeko 07:30ean abiatuta, Donostia-Orio mendi ateraldia eginen da Mendibil Mendi Taldearekin. Leitzan gelditzen direnek, berriz, eskualdeko Txistulari Egunaz gozatu ahal izanen dute egun osoan. 10:00etan harrera eginen zaie plazan inguruko herrietatik datozen txistulariei.10:15ean auzoetara kalejiran aterako dira txistulariak eta 11:00etan gosaria eginen dute. 12:30ean kalejira nagusia eginen dute, 13:00etan ingurutxoa plazan, 14:00etan txistularien bazkaria Atekabeltzen, 18:00etan txistu kale animazioa.
Maiatzaren 27an, azkenik, 10:00etatik 19:00etara XXXIV. eskulangintza azoka eginen da plazan. ALKE taldeak, iaz bezala, eskulan sorta baten zozketa eginen du azokaren egunean, eta herritarrei deialdia luzatu nahi die, txartelak erosteko, antolakuntzan laguntzeko eta ekitaldi guztietan parte hartzeko, aro ederra egin dezagun.
Ekainean ere segida izanen dute kultur ekitaldiek Leitzan. Honela, ekainaren 4an, txondorra biztea eginen da Ixkibarren. Elainaren 5etik 7ra Mendia, kirola eta abenturaren lehen zinemaldia eginen da Peritzan eta ekainaren 8an eta 9an Sagardo Eguna.