Maiatzaren 21ean bukatuko da egur loteak eskatzeko epea

Juana Mari SAIZAR 2012ko maiatzaren 16a

Interesatuek udaletxean apuntatu behar dute

Egur loteak hartzeko epea irekita egonen da maiatzaren 21era arte eta udaletxean apuntatu beharko da. Joan den urtean bezala, hiru aukera egongo dira lotea har­tzerakoan; etxeraino ekar­tzea, pistaraino atera­tzea edo bakoitzak berea botatzea.

Bestalde, iaz lau tona­ko egur lotea izan bazen ere, justu xamar iri­tsi zen eta aurten 5,5 tonara igo da kopurua, eta horrela prezioa ere pixka bat igo da. Azkenik, esan, pistan geratzen diren loteak­ zozketatu egingo direla maiatzaren 22tik 25era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun