Joan den urteko kanpainak izan zuen emaitza ona ikusita, aurten ere emakumezkoen curriculumak bildu dituzte Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak elkarlanean. Iazko lanaren ondorio, Sarrion emakumeak kontratatzen hasi dira eskulanetarako, baina Bilgune Feministatik adierazi dutenez, «hau ez da amaitu. Oraindik, lantegian bertan parekidetasuna lortze aldera lana dago egiteko, bai enpresa barnean eta bai kanpoan ere». Horregatik erabaki zuten aurten berriz curriculumak biltzea. Maiatzaren 11n bukatu zen aurkezteko epea eta behin horiek jasota, LABen bidez enpresan kontratazioaz arduratzen direnei entregatuko zaizkie.