Plazaola geltokiko inguruak txukuntzen ari da Udala. Sasi eta zaborrak hartzen ari zen azken urteetan eta geltoki zaharra gainbehera zetorren. Nafarroako Gobernuak kanpotik konpondu zuen eta barrutik konpontzeko asmoak daude. Bitartean ingurua itxusten zuten zabor, eskonbro eta harri pilak kendu eta txukundu eta lore eta zuhaitzak landatu dituzte, ondoren mahaiak eta eserlekuak jartzeko asmoarekin.