Apirilaren 28an Gorritiko gaztelua zegoen tokiraino, gaur egun Santa Barbara basaeliza dagoen lekuan, Leitza, Areso, Larraun, Lekunberri eta Araitz inguruetatik mendiz joan ziren hainbat bizilagun. Oso eguraldi txarra egin zuen arren, euria eta hotza, 55 bat lagun azaldu ziren tontorrean 12:00etako ekitaldira. Eskualdeko Nafarroa Bizirik osatzen duten partaideak antolatutako ekitaldia egin zen bertan, oroitarria ezarri eta dantzariak aurreskua dantzatu zuten. Ondoren, Gorritiko frontoian bazkaldu zuten horietako batzuk. Hau guztia Nafarroa konkistatua izan zen 500. urteurrena dela eta Nafarroa osoan antolatzen ari diren ekitalditako bat izan zen.