Txistulari Eguna eta XXXIV. aldiz eskulangintza azoka eginen dira Kultur Aroaren barne

JM BARRIOLA 2012ko maiatzaren 16a

Ekainaren 9ra arte ia egunero izanen dira ekitaldiak

Hastear da XXXV. Kultur Aroa. 35 urte Leitzako­ Kultur Taldeak, gaur egun ALKE, kultur jarduerak eta egitarauak lan­tzen eta eskaintzen. Lehen eta orain ere dozenaka bolun­tarioen lanari esker eta he­rritarren laguntzarekin.

Maiatzak 18

• Ritxi Lizartzarekin Hitanoa eta generoa hitzaldia 20:00etan Au­rreran.

Maiatzak 19

• Goizean, txirrindulari­tza­ eta eska­lada hau­rren­tzat Men­dibil Taldearen eskutik.

• Arratsaldean, Gazte Eguna. Atekabeltzen ekimen eta kontzertuak­.

Maiatzak 20

• Organo kontzertua elizan 12:00etan, Iosu La­rrunbe eta Raul del Tororen ikasleekin.

• 19:00etan Hil arte bizi antzezlana zineman.

Maiatzak 21

Gustatzen zait... Ausar­tuko naiz, erotika aurki­tuz sexuari buruz tai­le­rra Atekabeltzen Sonia Mendez eta Iran­tzu Eskuderorekin, 20:00etan.

Maiatzak 22

Marta Maitea Jose Mari­ Sestorainek itzulitako liburuaren aurkez­pe­na 19:30ean liburutegian.

Maiatzak 23

Sorginen ehiza hitzaldia Atekabeltzen 20:00­­­etan, Amaia Nausirekin.

Maiatzak 24

1512ko konkista euskaldunen historian hi­tzaldia Beñi Agirrerekin, 10:00etan institutuan.

Nora goaz? Biharko gizarteaz, etorkizuneko bizimoduaz Aurreran hi­tzaldia Joseba Azka­rragarekin, 20:00etan.

Maiatzak 25

• Erleta eskolako hau­rre­kin, dantza garaikidea eta antzerkia zineman Josune Zabala eta Jone­ Gorostarzuk zuzenduta­, 17:30ean.

• 00:00etan La jodedera­ren kontzertua Torrean.

Maiatzak 26

• Donostia-Orio mendi ateraldia 07:30ean, Mendi Taldearekin.

• Egun osoan Txistulari Eguna: 10:00etan harre­ra plazan, 10:15ean auzoetara kalejira, 11:00etan gosa­ria, 12:30­ean kaleji­ra nagusia, 13:00etan inguru­txoa plazan, 14:00­­etan txistularien bazkaria Atekabeltzen, 18:00­etan txistu kale ani­mazioa.

Maiatzak 27

• 10:00etatik 19:00etara XXXIV. eskulangin­tza azoka plazan.

Ekainak 4

• Txondorra biztea Ixkibarren, 18:00etan.

Ekainak 5-6-7

• 20:00etan I.Mendia, kirola eta abenturaren zinemaldia Peritzan.

Ekainak 8-9

• Sagardo Eguna.

ALKE taldeak,iaz bezala, eskulan sorta baten zozketa eginen du azoka­ren egunean, eta herritarrei deial­dia luzatu nahi die, txartelak erosteko, antolakuntzan lagun­tzeko eta ekitaldi guztietan parte hartzeko, aro ederra egin dezagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun