Ofizialki apirilaren 28an inauguratu zuten Zubimuxu aterpea. Eguerdian luntxa eskaini zen eta Aurreskua ere dantzatu zen euripean, aterpearen atarian. Gero, aterpeko ataburuan ikurrinaz estalia zegoen egurrezko eskulana agertarazi eta aterpea ikusteko aukera izan zen. Ekitaldian izan ziren Idoia Legarreta obrako arkitektua, Carmen Oroz Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Mitxel Tomasena obrako zuzendari teknikoa eta Miel Joxe Lekuona aurreko alkatea eta Pablo Miranda gaur egungo alkatea, baita Irune Zabala aterpearen kudeaketaz arduratuko dena ere, eta berak erakutsi zituen instalazioak. Beste hainbat udal ordezkari eta herritar ere bildu ziren.