Fiesta ederrak Txino auzoan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Felix Loiarte

Aurtengoan ere giro ederrean joan dira Txino auzoko fiestak. Beharbada, joan den urtean baino jende gutxixeago ibili zen, baina horrek ez zuen giroa zapuztu. Bazkarian­ 200 lagun inguru elkartu ziren eta arratsaldean ere jende asko ibili zen dantzan. Guar­diazibilek ere ez zuten fiestan parte hartu gabe gelditu nahi izan... Gainerakoan­, goizaldera arte iraun zuen jai giroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun