Iragarri bezala, aspaldiko partez, herri krosa antolatu du Umore Onak Elkarteak maiatzaren 27rako. Aurreko alean aipatu genituen xehetasun gehienak, ez ordea, sariak. Izan ere, gizonezko eta emakumezkoetan, sailkapen orokorrean lehenengo hiru postuetan gelditzen direnek sariak izanen dituzte: lehenak txapela, bildotsa eta botil ardoa; bigarrenak bi txuleta eta botil ardoa eta hirugarrenak baserriko oilaskoa eta ardo botila. Horiez gain, helmugaratzen diren lehenengo gizonezko eta emakumezko herritarrek bakoitzak trofeoa, bildotsa eta botil ardoa hartuko dituzte.
Gogoan izan, Internetez aurretik eman daitekeela izena www.kirol probak.com webgunean edo bestela, egun berean. Xehetasun gehiago web orri horretan.