Maiatzaren 26rako ateraldiak antolatu dituzte Leitzako Mendibil mendi eta BTT taldeek

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 23a

Mendizaleak Donostiatik Oriora joanen dira eta txirrindulariak Leitzatik Igantzira joanen dira Elgorriagan barna

Leitzako Mendibil mendi taldeak eta Mendibil BTT txirrindulari taldeak maiatzeko ateraldia aurkeztu dute. Biak maiatzaren 26an, larunbat goizerako antolatu dute.

Leitzako Mendibil mendi taldeak eta Mendibil BTT txirrindulari taldeak maiatzeko ateraldia aurkeztu dute. Biak maiatzaren 26an, larunbat goizerako antolatu dute.

Leitzako Mendibil Mendi taldeak Donostio-Orio ateraldia antolatu du maiatzaren 26rako. Larunbateko mendi ateraldia kostaldetik eginen dute, Ondarretatik abiatuta eta GR-121 Gipuzkoako itzuliaren lehenengo etapa osatuko dute. Leitzatik joan-itzulia autobusez eginen dute eta irteera larunbat goizeko 07:30ean izanen da Oialde paretik. Buelta, berriz, 14:30 aldera. Mendibil Mendi taldetik jakinarazi dutenez, ibilaldi hau galtza luzeekin egitea gomendaten da, zenbait tikoetan bidea estutzen baita eta adarrak, oteak eta belar luzearekin topo egiten da. Izen ematea maiatzaren 24a, osteguna baino lehen egin behar da eta horretarako Astiz efo Maimur liburudendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Mendibil BTT mendi bizikleta taldeak, berriz, Leitza-Elgorriaga-Igantzi irteera eta bazkaria antolatu ditu larunbaterako. Zalitasun handiko 55 kilometroko ibilbidea da, 1.850 metroko gorabeherarekin eta 5 ordu terdi inguruko iraupena. Kaskoa eta errepuestoko kamara eramatea nahitaezkoa da. Izen emateko epea maiatzaren 22an, asteartean bukatuko da Astiz liburudendan edo mendibilbtt@hotmail.com helbidean Bazkarirako aurrerapena 10 euro kostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun