Goizuetako Umore Ona areto-futbol taldea igoera play-offean ariko da

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 10a, 12:12

Goizuetako areto-futbnol taldea hirugarren izan da ligan eta orain mailaz igotzeko aukera dauka. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldean Tolosan jokatu duen partidarako autobusa jarri da

Apirilaren 20an ligako azken partida 6-12 irabazi ondotik, Gipuzkoako areto-futboleko 3. Mailatik bigarren mailara igotzeko play-offetarako sailkatu da Goizuetako Umore Ona taldea, 3. bukatu baitu ligan. Hori dela eta, maiatzaren 12an, larunbat arratsaldeko 18:00etan, finalaurrekoa jokatuko dute Tolosako Usabal kiroldegian Laskorain C-ren aurka.

Partida hau irabaziz gero, hurrengo urtean 2. mailan jokatzeko aukera izango lukete goizuetarrek, finalerako txartela lortzeaz gain. Herritarrak bertara joan ahal izateko autobusa jarriko da, Tolosan ere herrian sortzen den giro berdina sor dadin. Amaia kafetegian apuntatzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun