Joan den urteko kanpainak izandako arrakasta ikusiz, aurten ere Sarriopapel lantegira curriculumak bidaltzeko deialdia egin du Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak.
Kanpaina honetan, emakumeek izena eman behar dute Iruñeko Enplegu Zerbitzuan eta maiatzaren 11rako curriculumak bidali leitzaldekobilgunefeminista@gmail.com helbidera edo Karrape Irratian entregatu.
Leitzaldeko Bilgune Feministatik eta LABetik joan den urteko kanpainaren balorazio positiboa egin duten, “Sarrion emakumeak kontratatzen hasi baitura eskulanerako”, baina borrokan segitzeko asmoa azaldu dute. Izan ere. “oraindik, lantegian bertan parekidetasuna lortze aldera lana dago egiteko, bai enpresaren barnean, baita kanpoan ere”. Uda iristear den honetan, udako kontratazioak ere segituan hasiko dira egiten Leitzako lantegian eta kanpaina honekin, berriz ere emakumeak lanean sartzea nahi dute.