Maiatzeko lehenengo asteburuan ospatuko dira Txino auzoko fiestak Goizuetan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 4a

Aurten ere giro ederra izango da Txinoko festetan. Artxiboko argazkia

Maiatzeko fiesta nagusiak prestatzen burubelarri dabil Goizuetako Gazte Asanblada: Txino auzoko fiestak. Ofizialki maiatzaren 5ean hasiko badira ere, Zubiondo tabernak bezperatik antolatu ditu ekitaldiak. Hala, ostiral ilunabarrean, maiatzak 4, bertsolariak izanen dira eta gauean mus txapelketa.

Larunbata izanen da egun nagusia. 11:00-11:30 aldera herriko neska-mutikoek dantza emanaldia eskainiko dute. 12:00etan txupinazoa botako da eta ondotik, auzoko frontoian pala partida mistoa jokatuko da, Txino auzoko bikote baten eta herriko beste bikote baten artean. Botilleroek koplaka emanen dizkiete aholkuak pilotariei. Eguerdian herri bazkaria eginen da eta arratsaldean umeentzako jokoak izanen dira. 18:00 aldera Arrabots taldearekin dantzako pausuak ikasi eta dan­zatzeko aukera izanen da eta gauean, garajean, kontzertuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun