Igande honetan eginen da Natur Bideen Eguna Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 4a, 11:03
Bizikletaz ibiltzeko aukera izanen da Lekunberriko Natur Bideen Egunean. Artxiboko argazkia

Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatua

Ibilbideak, tren txu­txua, artisauen merkatua, zozketak, musika, animazioa... Horiek izanen dira, besteak beste, igande honetan, maiatzak 6, Lekunberrin ospatuko den Natur Bideen Egunean. Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatu du, aldi honetan, Lekunberriko Udalaren laguntzarekin.

Ibilbideak, tren txu­txua, artisauen merkatua, zozketak, musika, animazioa... Horiek izanen dira, besteak beste, igande honetan, maiatzak 6, Lekunberrin ospatuko den Natur Bideen Egunean. Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatu du, aldi honetan, Lekunberriko Udalaren laguntzarekin.

• 09:00etatik aurrera, familia eta helduen irteera eginen da Leitzako gel­tokitik abiatuta. Lei­tzako geltokitik Lekunberriko geltokira bitarte 15 kilometro egiteko aukera izanen da.

• 10:00etatik aurrera, Lekunberriko geltokitik abiatuta, Uitziko tunelera joan eta etortzeko 10 kilometroak egiteko aukera izanen da.

• 11:30an haurren irteera eginen da, anima­zioa­rekin. Lekunberriko geltokitik Mugirora joan-etorria eginen du­te, guztira 4 kilome­tro.

• 12:00etatik 14:00etara artisauen merkatua, luntxa, Plazaolako ikus-entzunezkoaren proiekzioa, musika, zozketak eta abar izanen dira Lekunberriko Plazaolako geltokian. Ibilbideetan parte hartzeko, igan­dean­ berean eman beharko da izena, Leitzako geltokian 08:45etik aurrera eta Lekunberrikoan 09:30­etik aurrera heldu eta familien ibilbiderako eta 11:00etan haurren ibilbiderako.

Tren txutxuak, berriz, hainbat ibilbide eginen ditu: 10:00etan eta 12:00­­etan Leitzako geltokitik Lekunberrikora joanen da eta 11:00etan Lekunberriko geltokitik Leitzakora joanen da. 13:00etatik 14:00etara Lekunberriko geltokitik Lekunberri­ko herrira joan-etorriak eginen ditu. Tren txutxu­ra igotzeko ezinbestekoa da ostirala, maia­tzak 4, baino lehen izena ema­tea: plazaola@plazaola.org edo 948 507205.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun