Plazaolako Natur Bideen Eguna arrakastatsua izan zen

Ttipi-Ttapa 2012ko mai. 9a, 10:57
Tren txutxua garai bateko trenbidean eta Lekunberriko kaleetan ibili zen. Plazaola Partzuergo Turistikoa

Ehundaka pertsonek natur bidea tren txu-txuan zeharkatu zuten, antzinako Plazaola trenak egiten zuen bezala

Urtero-urtero bezala, Plazaola Partzuergo Turistikoak, aurten Lekunberriko udaletxearen laguntzaz, Natur Bideen egunerako programa zabal bat antolatu zuen, adin guztietako pertsonendako ekintza desberdinekin.

Urtero-urtero bezala, Plazaola Partzuergo Turistikoak, aurten Lekunberriko udaletxearen laguntzaz, Natur Bideen egunerako programa zabal bat antolatu zuen, adin guztietako pertsonendako ekintza desberdinekin.

Batzuk goizeko 09:00etan abiatu ziren Leitzako Geltokitik Lekunberrira dauden 15km-ak oinez edo txirrindulaz egitera. Beste batzuk, aldiz, ibilbide motzago bat egitea nahiago izan zuten, 10km-koa, Lekunberriko Geltokitik abiatuta eta toki berean bukatuz, lehenago Uitziko tunel famatura iritsiz. Gainera, familia askok Natur Bide honi izena eman zion trenaren ibilbidea gogoratzeko asmoz, tren txu-txu batera igo ziren eta Partzuergoak proposatutako 5 ibilbideetatik bat egin zuten.

Eta txikienentzako, 4km-ko irteera bat ere prestatu zen, Lekunberrin hasi eta amaitzen zena, Mugirotik pasaz lehendabizi, eta pailazo txantxazaile batzuen laguntzaz egin zutena, broma eta irrien artean. Aukerak anitzak ziren beraz, eta guztiak Lekunberriko Geltokian zuten amaiera; bertan Plazaolako Kantinak eta Partzuergoak dohainik eskaintzen zituzten pintxoetaz gozatzeaz gain, artisauen merkatuaz disfrutatzeko aukera zegoen, musika, globoflexia, animazioa, zozketak…

 

Tren Txu-Txuan ibilaldiak

Natur Bideen Egun honetarako Plazaolako Partzuergo Turistikoak antolatu zituen ekintzen artean arrakastatsuenetarikoa, aldez aurretik izena eman zutenentzako eskaini izan zituen tren txu-txu ibilaldiak izan ziren. Lekunberri eta Leitza artean antolatu ziren 4 bidaietakoren bat egin zuten pertsonek, Natur Bide honi izena eman zion lurrun-trenak, duela 50 urte baino gehiago, egiten zuen ibilbideaz gozatu ahal izan zuten.

Txikienetaz gain, tren txu-txuan egindako ibilbideaz gehien disfrutatu zuena, Arruitzeko 91 urteko bizilagun bat izan zen. Izan ere, lagun honek, bere garaian 4 ordu baino gehiago irauten zuen bidaia hau ederki ezagutu zuen; Iruñea eta Donostia, errepide eta trenbide garrantzitsuenetatik kanpo geratzen ziren mendi eta haranak zeharkatzen zituen Plazaola lurruneko trena funtzionatzen mzuen garaian.

Bidaian zehar, bizilagun honek bere gaztaroan tren honen barruan bizi izandako zenbait pasarte gogoratu ahal izan zituen; egun euritsuetan trenbide estua eta lurrunezko trakzioa zuen trenean bidaiatzen zutenek blai eginda bukatzen zutela azaltzen zien lagun, senide eta gainontzeko bidaiariei. Igandean, ordea, Plazaolako treneko bagoi batean bidaiatzeak suposatzen zuen esperientzia zirraragarria gogora ekarri ahal izan zuen, traba eta deserosotasun guzti horiek sufritu gabe.

Eguerdiko 14:30ak aldera Lekunberriko kaleak zeharkatu zituen tren txu-txuak, bidaiariek herriko kale eta txoko ederretaz disfrutatu ahal izateko.

 

Lekunberriko Geltokia

Eguerdian, eskainitako ibilbide eta ekintza guztiak Lekunberriko Geltokian, hots, Partzuergoko egoitzan, topo egin zuten eta bertan, partehartzaileek, entitateak antolatutako jaiaz disfrutatu ahal izan zuten.

Parteharzaileek Kantinaz eta Partzuergoak dohan eskainitako pintxoetaz gozatu zuten. Gainera, Plazaolako kide diren artisauen merkatua ere egin zen eta era guztietako produktuak ikusi eta erosteko aukera izan zen: gazta, taloak, patea eta sagardotik hasita, egurrez egindako eskulan, euskal jantzi edo belarritakoetara…

Jaia animatzeko, musika, pailazoak, glofoflexia... antolatu ziren, bai eta eguerdiko 13:30etan egin zen zozketa bat ere. Horretan banatu ziren opariak Partzuergoko kide diren zenbait entitateek emandakoak izan ziren: Elosta ostatuak emandako 2 gau eta afari 2 pertsonendako, Aralar Zalditegiak eskeinitako bi pertsonendako ibilaldia zaldian, Mendukiloko kobako sarrerak, Anatxonea Gaztandegiko gazta bat, Aralar Kanpineko kamisetak edo Lacturalek eskainitako esne eta kamiseta pack batzuk.

Nobedade bezala, jaia egun osora luzatu zen eta jardunaldia bukatzeko puzgarriak jarri ziren Plazaolako Geltokian 19:30ak arte, txikienek arratsaldean ere disfrutatzen segi zezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun