Igande honetan eginen da Natur Bideen Eguna Plazaolan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Ibilbideak, tren txu­txua, artisauen merkatua, zozketak, musika, animazioa... Horiek izanen dira, besteak beste, igande honetan, maia­tzak 6, Lekunberrin ospatuko den Natur Bideen Egunean. Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatu du, aldi honetan, Lekunberriko Udalaren laguntzarekin.

• 09:00etatik aurrera, familia eta helduen irteera eginen da Leitzako gel­tokitik abiatuta. Lei­tzako geltokitik Lekunberriko geltokira bitarte 15 kilometro egiteko aukera izanen da.

• 10:00etatik aurrera, Lekunberriko geltokitik abiatuta, Uitziko tunelera joan eta etortzeko 10 kilometroak egiteko aukera izanen da.

• 11:30an haurren irteera eginen da, anima­zioa­rekin. Lekunberriko geltokitik Mugirora joan-etorria eginen du­te, guztira 4 kilome­tro.

• 12:00etatik 14:00etara artisauen merkatua, luntxa, Plazaolako ikus-entzunezkoaren proiekzioa, musika, zozketak eta abar izanen dira Lekunberriko Plazaolako geltokian.

Ibilbideetan parte hartzeko, igan­dean­ berean eman beharko da izena, Leitzako geltokian 08:45etik aurrera eta Lekunberrikoan 09:30­etik aurrera heldu eta familien ibilbiderako eta 11:00etan haurren ibilbiderako.

Tren txutxuak, berriz, hainbat ibilbide eginen ditu: 10:00etan eta 12:00­­etan Leitzako geltokitik Lekunberrikora joanen da eta 11:00etan Lekunberriko geltokitik Leitzakora joanen da. 13:00etatik 14:00etara Lekunberriko geltokitik Lekunberri­ko herrira joan-etorriak eginen ditu. Tren txutxu­ra igotzeko ezinbestekoa da ostirala, maia­tzak 4, baino lehen izena ema­tea: plazaola@plazaola.org edo 948 507205.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun