Bada urtebete herritar talde bat elizan elkartzen dela Asis Sarearen inguruko otoitzaldia egitera. Asis Sarearen xedea bakoitzaren bide pertsonalean eta eguneroko fedearen bizipenetan laguntza eskaintzea da, eta espiritualtasun frantziskotarraren intuizioa dutenen bidea zabaldu eta jorratu nahi du. Hitzorduak 19:30ean izaten dira, hilabeteko azken ostegunetan. Horrela bada, nahi duen guztia gonbidatuta dago bertara.