Olazabal pilotaria Bigarren Mailako Binakako Txapelketako finalera ailegatu da, eta ale hau argitaratzerako partida jokatuta izanen duenez, emaitza ezin dugu idatzi. Hala ere, badakigu egun horretan frontoian herritarrak lagun izan zituela da, eta gazte gehienak joan zirela Mikel animatzera. Ondoren, galdu edo irabazi, jokatu duen txapelketa ederra ospatzeko sagardotegira joatekoak ziren guztiak batera.