Azken hamabost urteotan Areson euskararen alde egin den lanaren balorazioa egiten ari da euskara teknikaria. Lehenik inkesta batzuk banatu dira hainbat lagunen artean eta ondoren, lantalde bat elkartu da herrian urte hauetan egindako lanaren inguruan gogoeta egiteko. Euskarak herrian duen egoera osasuntsua dela ondorioztatu dute, aurrerakada nabaria eman dela. Orain bigarren bilera bat deitu du hemendik aurrera zer egin behar den zehazteko, jendeak dituen proposamenak ikusteko eta falta diren esparruetara nola iritsi gaitezkeen erabakitzeko.
Euskararekin lotuta, esan behar da, Udalak bat egin duela Berria egunkaria bultzatzen ari den Zure ziztada behar dugu erreklamuarekin, eta udaletxeko balkoian zintzilik dago kartela. Beraz, jendea animatu dadila komunikabide euskaldunak laguntzera, denen premia dago eta! Olazabal bigarren mailako finalean Olazabal pilotaria Bigarren Mailako Binakako Txapelketako finalera ailegatu da, eta ale hau argitaratzerako partida jokatuta izanen duenez, emaitza ezin dugu idatzi. Hala ere, badakigu egun horretan frontoian herritarrak lagun