2009-12ko Azpiegitura Planean aurreikusita dagoen Amazabal auzoko urbanizazioa aurten egiteko pausoak ematen hasia da Udala. Aurreko urtean proiektua egin zuen eta orain obrak egin ahal izateko finantza plana onartu eta Nafarroako Gobernura igorri du Udalak. Era berean, inbertsioa egin ahal izateko aurtengo aurrekontu aldaketa onartu zuen eta diruz lagunduta ez dagoen obraren zatia 2011ko gerakinekin finantzatzea aurreikusi da. Beraz, Amazabal auzoan hornidura, ur zikin eta eurietako sareak eta zoladura berritzeko lanei hasiera eman ahal izateko Nafarroako Gobernuaren oniritzia besterik ez da falta.