Udala Garoñako zentralaren aurka

JM BARRIOLA 2012ko maiatzaren 3a

Martxoko Udal Ba­tzarrean, Garoñako zentral nuklearra ixteko mozioa onartu zuen Udalak, Bilduko ordezkarien botoei esker eta DNE eta UPNren aurkako botoekin. Estatuan dagoen zentral nuklear zaharrena da, 1971n martxan ja­rritakoa. Bere garaian 40 urteko bizia zuela esan zuten eta epea gainditua du. Ikusita zein ondorio larriak izaten dituz­ten istripuren bat gertatuz gero, Udalak zentral hau lehenbailehen ixteko eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun