Goi tentsioko linea airean

JM BARRIOLA 2012ko maiatzaren 3a

Krisia dela eta, argindar kontsumoak behera egin du eta Hego Euskal Herrian abiatutako goi tentsioko linearen bi proiektu bertan behera uztea erabaki du Espainiako Gobernuak. Egitasmo horietako bat, hain­ zuzen, gure ingurutik pasatzea aurreikusia zen: Castejondik Ezkiorako bidean, Erasote auzotik Guratz zeharkatuz Aresora. Orain, ordea, Gobernuak ez omen du bai­menik emanen linea horiek egiteko, plani­fi­kazio berria egin eta beharrezkoak direla baieztatu arte. Bi egitasmo hauen bultzatzailea den REE Red Electrica de España enpresak ekainaren 30erako egin beharko du txostena eta ondo­tik ikusiko da zer erabaki­tzen duten Madrilen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun