Umore Ona Futbito taldeko gaztetxoek herrian partida jokatzeko aukera izan zuten apirilaren 15ean. 21 ume dira futbiton aritzen direnak eta ostiralero entrenatzen dute Xumar Bakerorekin. Ez dute txapelketarik izaten, baina kasu honetan, eskolako gimnasiako maisuek, Sergio Carrion eta Mirentxu Jimenezek, partida batzuk antolatu zizkieten Irungo Dunboa taldekoekin. Lehenbiziko partida Umore Onak irabazi zuen 7-2ko markagailuarekin eta bigarrena ere herrikoek irabazi zuten, 4-2.