Aurtengo diru-sarrera eta irteerak zehaztu ditu Udalak. Guztira, 1.447.410 euroko aurrekontua onartu du, aurreko urtekoa baino pixka bat ttikiagoa. Pablo Miranda alkateak azaldu digunez, «poliki-poliki aurrekontuak ajustatu nahi ditugu, heldu den urteetako diru sarrerak jaisten joanen direla aurreikusten baita».
Mendiko lanak eta zabortegia ixteko lanen lehenbiziko fasea izanen dira aurtengo inbertsio nagusienak.
Urtebetera balantzea
Aurreko aleetako batean, Udalak herriko eragileekin bilerak egiteko asmoa zuela adierazi genuen. Bada dagoeneko, gehienak bukatu dituela esan daiteke. Behin horiek eginda, eta udal talde berria Herriko Etxean lanean hasi zenetik urtea betetzen denean, urte honen balantzea egiteko asmoa du Udalak. Ekain erdialdera herri batzarra eginen du, urtea nola joan den azalduz. Balantzea txosten batean ere bilduko dute.