Ingurumena zaintzearen garrantziaz jabetuta, erreka bazterrak garbi mantendu nahi ditu Udalak eta horretarako deialdia egin die herritarrei. Maiatzaren 19an, larunbatarekin, egin dute garbiketarako hitzordua eta erreketan pilatutako zikinkeriak bilduko dira. Pili Apezetxea zinegotziak azaldu digunez, garbiketa egiteko laguntza emanen du CRANA Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroak. Garbitzeko materiala utziko du eta parte hartzen dutenei egun bateko asegurua ere eginen die, lasaiago aritzeko. Horrez gain, hamaiketakoa ere eskainiko du CRANAk.