Aspaldiko partez krosa eginen da maiatzaren 27an haur eta helduentzat

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Lasterketan izena emateko Internetez egin daiteke

Aspaldiko urteetan galdua zen ohitura be­rres­kuratu egin nahi du Umore Ona Elkarteak, eta he­rriko beste eragileen laguntzarekin, krosa antolatu du maiatzaren 27rako.

Denek izanen dute parte hartzeko aukera, txiki eta helduek. 10:30­ean hasiko dira txikienak eta 11:00etan emanen zaio irteera helduen lais­terketari. Helduen ibilbidea egiteko, garai bate­ko zirkuitua berreskuratuko da. Herria inguratu­ko du, plazatik atera eta bertan bukatuko da, erdia errepidetik eginen da eta beste erdia mendiko senda batzuetatik. Hiru kilometroko luzera du zirkuituak eta hiru itzuli egin beharko dira, bederatzi kilometro osatuz.

Laisterketaren inguruko informazio gehiago eta izena emate­ko www.kirolprobak.­com webgunean egin daiteke. Izen-ema­tea oroko­rrean hamar euro gostako da, baina herritarren­tzat zor­tzi euro eta egunean berean hamabortz euro.

Kanpotik datozen partai­deentzat, antolakuntzak dutxak eta mo­txilak uzteko gunea pres­tatuko ditu. Gisa berean, parte har­­tzen dutenentzat opariak izanen dira eta zoz­ketak ere eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun