Apirilaren 21erako deialdia egina zegoen eta jendeak erantzun ona eman zuen. Festen antolaketarako aspaldian egin den bilera parte hartzaileena egin zen larunbat hartako ilunabarrean.
Festen batzordeak eginahal hau asko eskertzeaz gain, balorazio positiboa egin du eta lanean hasteko gogoa badela ikusita, aurten erronka batzuk hartzeko moduan ikusten da herria.
Erronka hauen berri emateko astia gero ere izanen da baina, aurreratu daiteke aurten karpa bat jarriko dela eguraldiak egiten duena egin.
Hurrengo bileraren eguna eta ordua jartzean jakinaraziko zaizue. Mila esker guztioi, Festa Batzordearen izenean!