Apirilaren 28rako ateraldiak antolatu dituzte Leitzako Mendibil mendi eta BTT taldeek

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 26a

Mendizaleak Gorritiko gazteluan eginen den ekitaldira joanen dira eta txirrindulariak Altsasura

"Nafarroako Konkistak 500 urte" deitzen den urteurrenaren ekimena dela eta, Leitzako Mendibil mendi taldeak apirilaren 28an, Gorritiko gazteluan eginen den ekitaldirako mendi ibilbidea antolatu du. Egun honetan inguruko herrietatik mendi irteera ezberdinak antolatu dira toki berera joateko; Araitz-Betelutik, Lekunberri eta Larraundik eta Leitzatik.

Goizeko 08:30etan abiatuta, Kordaun, Axusteko lepoa, Guratz-mendi eta Pagozelai Gorritiko gazteluan eguerdiko 12:00etan ailegatuko dira. Bertan Nafarroako Konkistaren inguruko hainbat ekitaldi izanen dira: zutarria ezartzea, bertsolariak,... Ondoren norberak emandako bokadiloa eta antolatzaileek eskainitako edariak (ardoa, ura, kafea,...). Ondoren, nahi duenak Aresotik barrena oinez egin dezake itzulia edo aldez aurretik antolaturiko kotxeetan itzuli. Izen emateko epea apirilaren 26an, ostegunean bukatuko da Maimur eta Astiz liburudendetan.

Mendibil BTT mendi bizikleta taldeak, berriz, irteera eta afaria egiteko asmoa du apirilaren 28an. Larunbat goizeko 07:30ean Leitzako kiroldegian gelditu eta Altsasura joanen dira, Altsasu-Uldalur-Altsasu ibilbidea egitera. Zalitasun ertaineko 43 kilometroko ibilbidea da, 860 metroko gorabeherarekin eta 5 ordu inguruko iraupena. Kaskoa eta errepuestoko kamara eramatea nahitaezkoa da. Altsasutik bueltan afariaeginen dute, baina horretarako apirilaren 23rako eman behar zen izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun