2007an egindako bere marka berdintzearekin batera, Etxauriko Harria Txapelketa irabazi du Josetxo Urrutia leitzarrak. Alberto Lakostaren oroimenez egiten den proba hau, apirilaren 1ean jokatu zen Etxaurin eta leitzarra izan zen guztien artean erregularrena. Bederatzi jasoaldi egin zituen 136,5 kiloko harri baldarrarekin, forma aldetik ere irregularra eta heldulekurik gabea denarekin. Joan den urtean baino lau jasoaldi gehiago egin zizkion harriari.
Gainerako parte hartzaileek ez zuten asmatu harriarekin eta egin zituzten jasoaldi batzuk epaileak ez zituen ontzat hartu.
Urrutiaren ondotik, Jexux Mari Iruretagoiena (Izeta III.a) sailkatu zen, zazpi jasoaldi eginda. Hodei Iruretagoienak (Izeta IV.a) bortz jasoaldi egin zituen eta Urtzi Telleriak bi.