Eskolako ikasleak aktore eta dantzari

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Andres Narbarte Xalto Eskola

Eskolako lagunek hainbat antzerki eskaini zituzten apirilaren 4an jendaurrean. Haur Hezkuntzako 3 urtekoek Lehoi baten bila noa abestia antzeztu zuten. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoek, berriz, Astoa ikusi nuen antzerkia egin zuten. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek Ipuinen herriko erregea eta beste dan­tza bat eskaini zituzten eta 2. mailako ikasleak Amona Benidorren antzezlana egin zuten. 5. eta 6. mailakoek Mexikar bat Goizuetan eta 3. eta 4. mailakoek eta DBHko 1. eta 2. mailakoek Tu si que vales, Goizuetara iritsi da antzezlana eskaini zuten. Guraso eta herritar asko hurbildu zen emanaldiak ikustera eta ederki gozatzeko aukera izan zuten ikasleen lanekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun