Guraso Eskolak hainbat solasaldi antolatu ditu guraso eta interesa duten guztientzat. Alde batetik, asteazken honetan, apirilak 18, eta heldu denean, hilak 25, Nola motibatu seme-alabak eskolako lanak egiteko hitzaldia eskainiko du Belen Perez de Pradok. Maiatzaren 2 eta 9an, bestalde, Sare sozialak eta pribatutasuna eta kontrola izanen dira hizpide, Inma Iparragirrerekin. Eta maiatzaren 16an eta 23an Seme-alabak hezitzen behar dudan segurtasuna gaiaz ariko da Teresa Martinez.
Hitzaldiak Andres Narbarte Xalto eskolan eskainiko dira eta denak 15:00etatik 17:00etara izanen dira.