Ikastaroak

JM BARRIOLA 2012ko apirilaren 17a

Apirilean Cederna Garalur Elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu Lei­tzan eta Lekunberrin enpresa txiki eta ertain, autonomo eta dendetarako. Ziurtagiri digitala eta nortasun agiri elektronikoari buruzko tailerra joan den astean egitekoa zen. Kontabilitate eta zerga kudeaketa enpresa edo dendak eramateko oso baliagarria da eta zerga kudeaketaren inguruko ikastaroa astearte eta ostegun honetan, apirilak 17 eta 19, egiten ari dira, 09:00etatik 13:00­etara liburutegian. Kontabilitate kudeaketarena apirilaren 23an eta 24an izanen da 09:00etatik 13:00etara Lekunberrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun