Nafarroa estatu independentea konkistatua izan zela 500 urte beteko dira aurtengo ekainean. Hori dela eta, Nafarroa osoan ekimenak antolatzen ari dira gertaera hau gogorarazteko. Gure eskualdean ere egitaraua prestatzen ari dira: inguruko herri guztietan hitzaldiak, aldarrikapenak, ekimenak...
Apirilean hasiko dira hitzaldiak. Larunbat honetan, apirilak 21; 19:00etan Arribeko udaletxean 1512 Nafarroaren konkista hitzaldia eskainiko da. Apirilaren 28an Gorritiko gaztelura mendi ibilaldia antolatu da eta han ekitaldia eginen da. Apirilaren 29an Baigorriko Nafarroaren Egunera joateko deialdia egin dute eta maiatzean erakusketak eta hitzaldiak izanen dira herrietan. Ekainaren 16an, berriz, ekitaldi nagusia Iruñean eginen da eta hara joateko deia ere zabalduko da.