Igeriketa ikastaroa

Juana Mari SAIZAR 2012ko apirilaren 4a

Guraso Elkarteak igeriketa ikastaroak hasi ditu Lekunberriko igerilekuan. Astelehen eta ostiraletan joaten dira haurrak eta oso ongi pasatzen dute. Udarako martxa hartua izango dute ziur igerilekuan nahiz­ hondartzan jolasteko!

Bestalde, eskualdeko haurren topaketa aurtengoan Areson egitea tokatzen da. Berdintasun teknikaria ere bertaratu da Guraso Elkartekoekin hitz egitera denen artean lan egiteko eta hasi dira mar­txa hartzen antolaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun