Igande honetan, apirilak 8, Aberri Eguna ospatuko da Iruñean Independentistak Sareak deituta. Data esanguratsua eta garrantzitsua da, eta Leitzako Independentistak Sareak herritar guztiei dei egin diete bertara joan eta antolatu diren ekitaldi guztietan parte hartzeko. 500 urte joan dira Nafarroa konkistatu zutenetik, eta aurtengoa aukera eta une aproposa da berriz ere gure herriarentzat hain beharrezkoa eta komenigarria den independentzia aldarrikatzeko. Ondoko argazkian, Independentistak Sarekoen mural egin berria ageri da.