Martxoaren 24an Atekarock jaialdia ospatu zen. Oso giro ederrean joan zaigu aurtengoa ere, nahiz eta aurreikusi zena baino jende gutxixeago etorri. Herriko jendea erruz lagundu zuen eta guztira 120 persona aritu dira laguntzen guztia ongi atera zedin. Antolakuntza bikaina izan zen. Antolatzaileak laguntzen aritu diren guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Hurrengo urtean ez da izanen Atekarock jaialdirik, hemendik aurrera bi urtetik izatea aurreikusi baitzen.