Goi tentsioko linearen aurkako plataformak ostegun honetan, apirilak 5, mendi ibilaldia egiteko deialdia zabaldu du. Plazatik 11:30ean atera eta Aresotik pasaz Gorritira joanen dira, eta han bazkaria eginen dute. Ondoren, linea etorriko litzatekeen parajeetatik segituko du itzuliak.