Apirilaren 21ean eginen da Leitzako XXXIV. herri krosa

JM BARRIOLA 2012ko apirilaren 4a

Aurretik izena eman nahi duenak Internetez egin dezake

Aurrera Kirol Elkarteak antolatutako herri lasterketa apirilaren 21ean eginen da. Aurtengoa XXXIV. aldia izanen da. Irteera herrigunetik eginen da 16:15­ean eta helmuga plazan izanen da.

Hainbat kategoriatan banatuta eginen da ibilbidea. Benjaminek 800 metroko ibilbidea eginen dute; alebinek eta infantilek 2.500 metrokoa; kadete emakumezkoek 2.500 metro eginen dituzte eta gizonezkoek 5.000 metro. Emakumezko juniorrek ere 5.000 metro egin beharko dituzte eta gizonezkoek 7.500 metro. Helduetan, azkenik, emakumezkoek 5.000 metro eta gizonezkoek 10.000 metro egin beharko dituzte.

Abiatzeko ordua ere kategoriaren araberakoa izanen da: benjami­nak 16:15ean aterako dira, alebinak eta infantilak 16:30ean, kadete eta junior mailakoak 17:00etan eta helduak 17:30­ean.

Krosaren ondoren, 21:30ean, herri afaria izanen da Aurreran nahi duten guztien artean.

 

Izen-ematea

Bi modu dituzte lasterkariek izena emateko. Aurretik egin nahi izanez gero, www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke, eta bes­tela, egu­nean­ bertan. Web orriaren bitartez, Aurrerako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek txiparen arabera, 9 edo 10 euro. Proba egu­nean, 15 euro kobratuko dira eta Aurrerako bazkideei 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun