Ez daude geldirik egoteko eskolako neska-mutikoak. Horren adibide dugu joan den martxoaren 18an egindako irteera. Martxoaren 18an Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleak Iruñean izan ziren. Lehenik Aranzadiko San Pedro museoa bisitatu zuten eta gero Takoneran bazkaldu eta egoteko aukera izan zuten. Ordukoa da argazkia. Asteazken honetan, berriz, apirilak 4, urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, eskolako neska-mutikoek antzezlanak eskainiko dituzte jendaurrean. 11:00etatik aurrera hasiko dira antzerki emanaldiak eskolan. Bestalde, joan den astean Baztan-Bidasoaldean emititzen den Xaloa telebistaren bisita jasotzekoa zuten. Ikasle eta irakasleekin hitz egiteaz gain, herritarrekin ere biltzekoak ziren Xaloa telebistakoak.