Irune Zabala herritarra izanen da Zubimuxu aterpearen kudeaketaz arduratuko dena. Udalak egindako deialdian eskaintza bakarra aurkeztu zen, eta Irunerena baldintzen barne sartu zen. Gainera, urteko eskatutako diru kopurua (4.800 euro gehi BEZ) hobetu zuen. Oraingoz bost urterako esleitu zaio kudeaketa, luzatzeko aukerarekin, baina gehienez ere 20 urtera arte.