Apirila Umore Ona Elkartean

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Hainbat ekintza anto­latu ditu Umore Ona Elkarteak hilabete honeta­rako. Alde batetik, apiri­laren 13an, sagardo probaketa eginen dute Etxe­berria sagardotegian. 21:30ean izanen da eta izena emateko epea apirilaren 8an bukatuko da.

Apirilaren 21ean, txakoli probaketa eginen dute Ameztoi txa­kolin­de­gian. Autobusa plazatik abiatuko da 11:00etan eta interesatuek apirilaren 15a baino­ lehen apuntatu beharko dute.

Apirilaren 27an, be­rriz ere sagardo probaketa eginen da Olaizola sagardotegian. 21:30­ean izanen da eta izen-ema­tea hilaren 22rako egin beharko da.

Joan nahi duenak Zubi-Ondo ostatuan, Amaia kafetegian edo Umore Ona elkartean izanen du izena emateko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun