Hamar suhiltzaile boluntariok egin dute anbulantzia gidatzeko ikastaroa

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Irailaz geroztik, abenduan izan ezik, larunbatero anbulantzia gidatzeko ikastaroan aritu dira hamar suhiltzaile boluntario. Angel Salaberria

Orain guardiak eginen dituzte Iruñean

Estimatzeko lana da suhiltzaile boluntarioek egiten dutena eta be­raien­ beharra badela ere agerikoa da, ateraldi saila egitea toka­tzen bai­tzaie. Garai honetan, suteetan egin behar izaten dituzte esku hartze asko­, baina­ aurtengo denboraldia «nahiko txukun» omen doa. Halaxe esan diote TTIPI-TTAPAri. Ihes egindako bi­ sute baino ez dira izan orain arte.

Anbulantziari ere tokatzen zaizkio ateraldi franko egitea, baina suhiltzaile boluntarioek behar ez duten titulua behar da horretarako, ATA delakoa, edo anbulan­tzia gidatzeko baimena. Hori lortzeko helburuarekin hasi ziren joan­ den irailean hamar lagun ikastaroa egiten, bi leitzar eta zortzi goizuetar. Geroztik, abenduan izan ezik, larunbatero horretan ibili dira eta duela gutxi bukatu dituzte alde teorikoa eta praktikoa. Orain­, berriz, guardiak egin beharko dituzte Iruñean.

Titulu hau duen jende­ be­rria ongi etorriko da, orain­ arte gutxi batzuk baino ez baitziren an­bulan­tzia gidatzen ahal zutenak. Aipatu, iaz 30 irteera egin zituela he­rri­ko anbulantziak Goizuetan, Aranon eta zenbai­tetan Leitzan ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun