Letariak aspaldiko partez

Ainhoa ANSA 2012ko apirilaren 4a

Duela pare bat urte ere berri hau idatzi genuen TTIPI-TTAPAn, eta orduan ere eguraldia izan genuen etsai. Sekulako zaparradak bota zituen eta bertan behera gelditu zen mendi buelta. Aurten berriro hartu nahi dugu ideia eta horretarako, Aste Santua pasata, apirilaren 21ean, goizean, 08:30ean geldituko gara herriko plazatik ateratzeko.

Lehenengo kalbarioa Juan Donostiakoa izanen da. Hortik Arrinaba­rretako kalbariora, Bel­tsoko itxolako kalbariora gero, Gaartzako kalbariora eta bukatzeko, Ipiñar-sasiko kalbariora iritsiko gara. Eun­tzingo harria ere bisita daiteke, batzuk ezagu­tzen ez badute ere, eta gero, herrira buelta.

Garai batean egiten zen bezala, gosaria ere egingo dugu tartean. Gosari hau Sooluxen eginen da. Animatu etortzera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun