Santioak hobetzeko lanean hasia da festetako batzordea

Ainhoa ANSA 2012ko apirilaren 4a

Eguraldi ona egiten duenean, jendez betetzen da plaza baina eguraldiak laguntzen ez badu, gabezia nabaria da herrian. Artxiboko argazkia

Hurrengo bilera herri guztiari irekia izanen da

Gauza jakina da Aranoko festak, giro onarekin tokatuz gero, he­rrikoiak eta ederki goza­tzekoak izaten direla. Horko herri kirolak, pelota partidak eta bertso saioak plaza polita bil­tzen dute urtero. Ez da horrela izaten, ordea, eguraldiak laguntzen ez duenean. Gabeziak ditu Aranok arazo horri aurre egiteko eta konponbidea, berriz, ez hain­ erraza gaurko egoera ezagututa.

Aurten, festen ba­tzordeak gaiari aurre egin nahi dio eta horretarako lanean hasia da dagoeneko. Festak nola tokatzen diren ikusita (Santio eguna asteaz­kena da), programazioa ongi pentsatu behar da eta dagoeneko ideia on batzuk darabilzkigu buruan. Baina festak hobetzeko, antolaketan egin behar dira aurrene­ko saiakerak eta hurrengo bilera herri guztiari zabaltzea da ideia. Eguna eta ordua jarrita­koan jakinaraziko dizuegu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun