Leitzako Mendibil mendi taldearen baitan dauden mendizaleek eta txirrindulazaleek hitzordu bikoitza izanen dute asteburuan.
Martxoaren 31n, larunbatean, mendizaleak Lizarra ingurura joanen dira, zehazki Lokiz mendizerrako Sartzaleta (1.055 metro) igoko baitute. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Oialde aretik autobusez eta itzulera 14:30 aldera izanen da. Izen ematea martxoaren 28a, asteazkena baino lehen egin behar da Astiz edo Maimur liburudendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidean. Ganuza herritik abiatuta (590 metro), Lokizko Santiago ermitara igoko dira (942 metro) eta handik Sartzaletara (1.055 metro), bueltan bueltan Ganuzara bueltatzeko.
Mendibil BTT txirrindulazale taldeak, berriz, apirilaren 1ean, igandean eginen du ateraldia. Igande goizeko 09:00etan abiatuko dira Leitzako estaziotik eta Lekunberrin barna Albiasura joan ondotik, berriz ere Lekunberritik bueltatuko dira herrira. 34 kilometro eta 4 ordu inguruko ibilbide errazatzat jo dute Mendibil BTTkoek, 50 metroko desnibela besterik ez baitu.