Atekarock jaialdiaren bigarren edizioa larunbatean ospatuko da Leitzan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 23a

Aurten ere giro ederra espero da Atekarock jaialdian. Artxiboko argazkia

Autobusak izanen dira Tolosaldetik eta Iruñerritik

Larunbat honetan, martxoak 24, ospatuko da Atekarock jaialdia. Lehengo urteko arrakasta ikusirik, jende ugari bertaratzea espero da eta pesta polita izatea. Antolatzaileek dena prest dute, pestara hurbiltzen diren guztiek arazorik gabe giro ederrean pasatzeko.

Egitarauari dagokionez, 18:30ean kalejira eginen da herrian barna. 20:00etan ekitaldia. 21:00etan kiroldegian kontzertuak eskainiko dituzte Akatu, Governors, Kaotiko eta Ze esatek! taldeek, Tximeleta taldearekin dantzaldia izanen da eta DJ Bull ariko da kiroldegi atariko karpan.

Gauerditik aurrera, gaztetxean hip hop gaua izanen da eta 121krew, Goienetxe anaiak eta Raperos de Emaus taldeak ariko dira.

Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun