Euskara Zerbitzuaz gogoeta

Juana Mari SAIZAR 2012ko martxoaren 22a

Euskara Zerbitzuak 20 urteko ibilbidearen gogoeta egin nahi du eskualdeko herrietan. Areson ere bere partea egin duenez, lan hori ba­lo­ratzeko garaia da ­orain. Horretarako inkesta batzuk banatu dira zenbaiten artean eta gainera, martxoaren 26rako bilera deituta dago, 19:00etan udaletxe­ko gaineko solairuan. Orain arteko ibilbidearen inguruan jendeak duen ikuspegia jakin eta zer momentutan gauden ikusi nahi da. Beraz­, guztiontzat irekita egongo da, eta animatu, euskara denok baikara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun