Beste urte batez, martxoaren 8a ospatu zen herrian eta bertako hainbat emakumek afaria egin zuten Pake Toki elkartean. Horrez gain, irteeraren bat egiteko asmotan dabiltza, oraindik lekua zehazteke badago ere.
Bestalde, aipatu behar da martxoaren 9an emakumeen batzordea osatzeko bilera egin nahi zela udaletxean, baina inor agertu ez zenez, jakin nahi duenarentzat eta interesatzen zaionarentzat Bilgune Feministakoek Sastinean eskuorri motx batzuk utzi dituzte.