Azaroko uholdeen aurrean Gobernuaren «erantzun eskasa» salatu dute udalek

Juana Mari SAIZAR 2012ko martxoaren 22a

Gogotik egin zuen euria joan den azaroan. Artxiboko argazkia

Alkateak prentsaurrekoa eskaini du beste herrietako alkateekin batera

2011ko azaroaren 6an eragindako uhol­deak direla eta, hainbat alkatek prentsaurrekoa eskaini zuten joan den astean. Aresoko alkatea ere bertan izan genuen, Nafarroako Gobernutik izan duten erantzun eskasa dela eta, Nafarroako Udale­rri eta Kontzejuen Fede­razioaren egoitzan gure desadostasuna adierazi zuten. Azkenean kalteak herri askotan eta oso ugariak izan dira, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza oso murritza. Protesta agertuz ea zerbait gehiago lortzerik dagoen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun